Marko Pedagogikoa San Fermin Ikastola
MARKO PEDAGOGIKOA

Dokumentu honetan hezkuntza eraldaketa gauzatzeko ezinbestekoak izango diren motoreak biltzen dira. Alde batetik, eraldaketarako oinarriak ditugu: hautu pedagogikoa, lidergo partekatua, kudeaketa aurreratua eta ebaluazioa. Eta oinarri hauek artikulatzeko, gurpilak deritzogun aukera metodologikoak eta eduki mailako aukerak ditugu. 

San Fermin Ikastola, espazio guztiak dira hezkuntzarako aproposak
OINARRIZKO HEZIKETA LERROAK

Konfiantzaren Pedagogiaren aterkipean, San Fermin Ikastolako ildo pedagogiko nagusiak laburbiltzen dituzten lerroak dira Oinarrizko Heziketa Lerroak, pertsona eredua garatzeko ikaskuntza testuinguru egokia bermatuko dutenak. Etapa guztietan komunak dira.

relato irudia
ALDAKETARAKO TEORIA

San Fermin Ikastolak azken 50 urte hauetan egin duen ibilbideari erreparatzen zaio dokumentu honetan, bai eta bizi dugun egoera eta testuinguruari begiratuta, beharrezkoa zaigun aldaketarako arrazoiei. Nondik gatozen azaltzeaz gainera, gaur egun hezkuntzaren sektorea nola dagoen, ikastola bezala zerk bereizten gaituen, edo eta aldaketaren beharra eta zergatia mamitzen dira bertan.