Home

Home
Gugan
2030

Ukaezina da aldaketa garaiak bizi ditugula eta, eragile askoren ustez, hamarkada honetan aldaketa sakonak gertatuko dira hezkuntzaren munduan ere bai. Ildo horretan, San Fermin Ikastola, beste sei ikastolarekin batera, Hezkuntza Eraldatzeko Prozesu sakonean murgilduta dago: Gero bat Gugan_2030. Bidaia zirraragarri honen informazio guztia hemen topatuko duzu.

Bideoak

Albisteak

2022 · 05 · 17

"Gero bat Gugan 2030"  hezkuntza eraldaketa prozesuaren baitan, iaz egindako ametsetarako saioen uzta biltzen duen erakusketa antolatu dugu egunotan ikastolan. Paneletan, prozesuan orain arte egindako ibilbidea irudikatzeaz gainera, ikasleen ametsak daude ikusgai.

2022 · 04 · 28

Konfiantzaren Pedagogiaren gainontzeko beste sei ikastolekin batera, Arrasaten izan dira gaur gure ikastolako bi irakasle formakuntza bat egiten. San Fermin ikastolan bultzatzen ari garen "Gero bat Gugan" hezkuntza eraldaketa prozesuaren baitan kokatzen da saio hau eta helburua GPSetan (Garapen Pertsonaleko Saioetan) arituko diren irakasleak trebatzea izan da.  

Características del proyecto

Características del proyecto

Atal honetan, Gero Bat Gugan 2030 egitasmoaren muina topatuko duzu. Bultzatu nahi dugun Pertsona Eredua, Oinarrizko Heziketa Lerroak, Marko Pedagogikoa… Eduki hori biltzen duten txostenak eta beste dokumentu asko aurkituko dituzu bertan.

EDU CONSORTIUM

SAN FERMIN IKASTOLA Kooperatiba Elkarteak EDU CONSORTIUM proiektuan parte hartzen du. EDU CONSORTIUM proiektuaren helburua Pertsona Eredua definitzea eta garatzea da, etorkizuneko herritartasun eredu gisa, ikastetxeek gizartea eraldatzeko duten gaitasunaren ikuspegitik. EDU CONSORTIUM proiektua hurrengo ikastola taldeak garatzen du elkarlanean…:

  • ARIZMENDI IKASTOLA KOOP. E.
  • AXULAR LIZEOA KOOP. E.
  • SAN FERMIN IKASTOLA KOOP. E.
  • TXANTXIKU IKASTOLA SCL KOOP. E.
  • ANOETAKO HERRI IKASTOLA SCRL KOOP. E.
  • ORIOKO HERRI IKASTOLA KOOP. E.
  • USABALGO LASKORAIN IKASTOLA KOOP. E.

EDU CONSORTIUM proiektuak Gizarte Ekonomia Bultzatzeko Plan Integralaren finantzaketa du, Ehun Ekonomiko, Inklusibo eta Jasangarria Sortzeko helburua duena. Finantzaketa hau Europar Batasunaren 2024-2025 NextGenerationEU programatik dator, eta Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan kokatzen da.

12

EDU