GUGAN-EKO ERAKUSKETA BISITATU DUTE IKASLEEK

ERAKUSKETA
ERAKUSKETA
ERAKUSKETA
ERAKUSKETA
2022 · 05 · 17

"Gero bat Gugan 2030"  hezkuntza eraldaketa prozesuaren baitan, iaz egindako ametsetarako saioen uzta biltzen duen erakusketa antolatu dugu egunotan ikastolan. Paneletan, prozesuan orain arte egindako ibilbidea irudikatzeaz gainera, ikasleen ametsak daude ikusgai. Pantailetan, berriz, irakasle eta familien ekarpenak jasotzen dira eta, pantaila handian, prozesuko hainbat irudi biltzen dituen bideoa proiektatzen da. Ikasleek egindako marrazki ederrak ere bertan aurki ditzakegu. 

Azken bi aste hauetan, maila guztietako ikasleak pasa dira bertatik handiek zein txikiek egindako ekarpenak ikustera. Erakusketa martxoaren bukaera arte ikusgai izango da ikastolako sarreran, Idazkaritzaren ondoan. 

Beste albiste batzuk