Aldaketarako Esperientzia Aurreratuaren aurkezpena Bigarren Hezkuntzako irakasleei

Esperientzia Aurreratuaren aurkezkpena San Fermin Ikastola
Esperientzia Aurreratuaren aurkezkpena San Fermin Ikastola
Esperientzia Aurreratuaren aurkezkpena San Fermin Ikastola
Esperientzia Aurreratuaren aurkezkpena San Fermin Ikastola
2022 · 06 · 27

GUGAN 2030 hezkuntza eraldaketa prozesuaren baitan, gaur, Bigarren Hezkuntzako irakasle guztiei 2023-24 ikasturtean martxan jarri nahi den Aldaketarako Esperientzia Aurreratuaren aurkezpena egin diete. Edurne Apalauza HH-LHko Zuzendari Pedagogikoa eta María Lizardi, Bigarren Hezkuntzako Hizkuntzetako irakaslea izan dituzte gidaritza lanetan, hain zuzen egitasmo honetan buru belarri sartuta ikasturte osoa igaro duten egitasmo honetako arduradunak. Oraindik hainbat gauza zehazteke dauden arren, egitasmoaren lerro orokorrak zeintzuk izan diren marraztu dituzte eta oso argigarria eta interesgarria izan da zentzu horretan irakasleentzat. 

Aldaketarako Esperientzia Aurreratuaren aurkezpenaren ondotik, datorren ikasturtean berau martxan jartzeko ekoizpen fasean murgilduko dira San Fermin Ikastolako hainbat irakasle eta prozesu hori ere nola gauzatuko den azaldu du Lina Anduezak, Bigarren Hezkuntzako Zuzendari Pedagogikoak. 

 

 

Beste albiste batzuk