7 IKASTOLETAKO IRAKASLEEN FORMAKUNTZA

ARIZMENDI
ARIZMENDI
2022 · 04 · 21

"Gero bat Gugan 2030" hezkuntza eraldaketa prozesuarekin aurrera jarraitzen dugu eta aste honetan zehar, formakuntza berezia burutzen ari dira gure ikastolako Bigarren Hezkuntzako hiru irakasle Arrasaten, Konfiantzaren Pedagogiako gainontzeko 6 ikastoletako kideekin batera. 

"PROI sakontzen" izenburupean, Arizmendi ikastolan bildu dira denak eta, astelehenetik ostirala bitarte, poeiktuak ulertzeko eta hauen diseinuan sakontzeko ikastaro trinkoa jasotzen ari dira Anoeta, Axular, Arizmendi, Laskorain, Orio, Txantxiku eta San Fermin Ikastolako profesionalak. 

Beste albiste batzuk