AMETSEKIN BUELTAN!

opu
opu
opu
2022 · 04 · 28

Gero bat Gugan_2030 hezkuntza eraldaketa prozesuak aurrera jarraitzen du. Joan den ikasturtea, osasun krisialdia zela eta, berezia izan zenez, hainbat pertsonek amesteko taldeetan parte hartzeko aukera gabe geratu ziren. Hori dela eta, aste honetan zehar familiekin eta ikastolako beste profesionalekin berriz biltzeko aukera eskaini dugu, gure ikastolan aurrera eramaten ari garen prozesu garrantzitsu honetan parte har zezaten. 

Aurrekoetan bezalaxe, saio emankorrak izan ziren, bakoitzak bere arlotik ekarpen oso interesgarriak eginez. Eskerrik asko denoi zuen parte hartzeagatik! Laster ezagutuko duzue, zuek eta ikastola osotzen dugun guztiok, amets horien bilduma. 

"GERO BAT GUGAN: AMETSEKIN BUELTAN" IKUS BIDEOA

 

Beste albiste batzuk