XAVIER ARAGAY ETA JONQUERA ARNÓREN HITZALDIA ABENDUAN

GUGAN
2022 · 04 · 21

"Gero bat Gugan 2030" lelopean, San Fermin Ikastolan burutzen ari garen hezkuntza eraldaketa prozesuaren baitan, hamaika ekimen antolatu ditugu aurtengo ikasturterako ere. Horien artean, datorren abenduaren 16an, Iruñeako Planetarioan izango den hitzaldia. "Mundu aldakorraren aurrrean, hezkuntza eraldatu" izenburupean, Reimagine Education Lab-eko kide diren Xavier Aragay eta Jonquera Arnó arituko dira bertan, arratsaldeko 18.00etan. 

Ziurgabetasun garaiak bizi ditugu, aldaketa sozial handiak, eta horietan ere beharrezkoa da hezkuntza-ereduaren gainean haurnarketa egitea eta eraldaketan pentsatzen jartzea. Hitzaldia Iruñeko Planetarioan antolatu dugu gure ikastolan burutzen ari garen eraldaketa prozesua hezkuntza eragile ezberdinekin eta, oro har, Nafarroako gizarte osoarekin partekatu nahi dugulako. Beraz, denak gonbidatuta zaudete, bertan parte hartzera. 

Segurtasun neurriak bermatzeko, beharrezkoa da ondorengo galdetegian IZENA EMATEA.

 

PORTADA

 

Beste albiste batzuk